|
|
|
| REFUGIOS DEL PIRINEO - TRAVESIAS CIRCULARES |
| ALEJOS, LUIS |
|
Bilduma:
ISBN: 978-84-8216-259-1
Argitaratua: 2007
Salneurria: 28,45 €
|
elkar online liburu denda |
|
ELKAR.COM dendan erosi |
|
28,45 €
|
|
|
|
|
Mendizale ibilbide luze eta oparoa egin du Luis Alejosek, Pirinioetako gailurretako igoerak eginez eta deskribatuz. Bada, oraingoan proposamen berri eta kitzikagarria dakar. Tontorrik altuenez liluratu gintuen lehenengo, hirumilakoekiko grina kutsatu zigun arte; orain ere ildo beretik doa baina beste ikuspegi batetik: gailurrak zapaldu beharrean, ibarrak zeharkatuz, lepoetara helduz eta bideko aterpetxeak lotuz tontor garai haiek mirestea proposatzen digu.
Beraz, oraingo honetan ez doa gorengo erpinaren bila, mendiaren aniztasun joriaren xerka baizik. Irakurtzeko erraza, naturak markatzen dituen mugei baino ez die erreparatzen, gero eta indar handiagoa hartzen ari den jarduerari sakada bat emateko asmoz: xendazaletasunari, alegia. Oraingoan, aterpetxerik aterpetxe doazen ibilbide zirkularrak eginez.
Liburu honetan 2 edo 3 etapako 50 txango deskribatu ditu, Pirinioetako bazter guztietan barrena. Horrez gain, mendilerroko aterpetxe zaindu guztien datuak bildu ditu, ehunen bat fitxatan. Eta osagarri, ehun ostatu edo gîte-ren gaineko informazioa batu du, mendira hurbiltzean mesedegarriak direlakoan, askotan zerbitzua eta prezioa aterpetxeen parekoak izaten dira eta. |
|