|
|
| EDICIONES ESPECIALES |
|
|
Argitaratua: 2010
Hamaika berrargitalpen egin eta milaka ale saldu izanak gidaliburu hau eguneratu eta berriz ere irakurleen esku jartzera bultzatu gaitu. Hamabost bat urtez zikloturisten iparrorratza izan da. Bada orain etapa guztiak berriro ere hasi eta buka egin ditugu, errepideak eta bidegurutzeak aztertu eta jakingarri praktikoak egokitu. Funtsezkoena aurreko edizioarena da, baina behin agortuta, ezin genuen bere horretan argitaratu, aldaketak gertatu direlako. Horregatik, plazer handiz zuzendu eta hobetu dugu, Done Jakue bidea egitera abiatzen den bidaiarentzat inoiz baino erabilgarriago utzi dugun arte.
|
Argitaratua: 2010
|
Argitaratua: 2007
Haien oroitzapena bizirik iraun dezan eta omenaldi hunkitu gisara, liburu honetan azken urteetan gailur bidean zendu diren euskal mendizale batzuen bizitza, nortasuna eta ibilbideak biltzen ditu. Mendia bihotz-bihotzez maite izan zuten, gehien maite denari zor zaion grinaz maite ere. Heriotza mendian aurkitu bazuten ere, mendia bizitzarako arrazoi bilakatu zitzaien.
|
Argitaratua: 2007
Euskal Herriko hiriburu guztiak, helikopterotik hartutako irudi ikusgarrienetan. Estanpa zoragarri horietan gure hiri nagusien aniztasuna eta aberastasun artistikoa islatzen da, euren izate historikoaz eta sozialaz gain. DVDarekin batera, liburu kitzikagarria aurkituko duzu, Bilbo, Donostia, Iruñea, Gasteiz, Baiona, Donibane Garazi eta Mauleko ehun paisaia ederrenekin.
|
Argitaratua: 2002
|
Argitaratua: 2004
Juan Carlos Muñoz argazkilariaren lan honek Pirinioetako fauna espezie ezaugarriak bildu ditu.
Habitat nagusien araberako ataletan egituratuta, liburu honek zur eta lur utzi zaitu. Gertu-gertutik ikusiko dituzu espezie harrigarri bezain antzemanezinak. Tamaina handiko liburu honek lau atal dauzka: oihanak, basoak, hezeguneak eta mendia. Gainera, argazkietako espezie eta lekuen gaineko jakingarriak dakartza.
Formatua: 250 x 310 mm, 176 orrialde.
|
Argitaratua: 2004
Juan Carlos Muñoz argazkilariaren lan honek Pirinioetako fauna espezie ezaugarriak bildu ditu.
Habitat nagusien araberako ataletan egituratuta, liburu honek zur eta lur utzi zaitu. Gertu-gertutik ikusiko dituzu espezie harrigarri bezain antzemanezinak. Tamaina handiko liburu honek lau atal dauzka: oihanak, basoak, hezeguneak eta mendia. Gainera, argazkietako espezie eta lekuen gaineko jakingarriak dakartza.
Formatua: 250 x 310 mm, 176 orrialde.
Frantsesez.
|
Argitaratua: 2001
Aragoiko Pirinioak legendazko lurraldea dira. Bertako mendi, ibai, haitzarte, troka, aintzira, ermita, haitzulo eta herriek behialako legenda eta fantasiazko ipuinak gorde dituzte. Haien bitartez, menditarren siniskerak eta pentsaerak ezagutuko ditugu: bizitzaren aurrean zer jarrera eduki duten, ohiturak, erlijio eta kultur arloko tradizioak& Legenda hauetako gehienak ez dira herritar xeheen gustuko anekdota hutsak. Gauzak diren bezala azaltzen dizkigute, hain ingurune eder eta gogorrean bizi ahal izateko ezinbesteko bitartekoak.
Liburu eder-ederra, luxu hutsa, Juan Carlos Muñoz natur arloko argazkilari ospetsuaren irudi zoragarriez hornituta. Argazkien alboan, antzinako ipuin, legenda, siniskera eta erritoak azaltzen dituzten testuak, Juan Gavasak eta Sergio S. Lanaspak idatzita. Gozatzeko, gogoratzeko eta ikasteko liburua.
|
Argitaratua: 2003
Catalunyaren baitan dago Pirinioetako zati handi bat. Herrialde menditsua legendazko lurraldea bilakatu da, non naturak bere legea ezarri duen eta gertakizun misteriotsuak erraz txertatzen diren lekuan lekuko geografian: lakuak, oihanak, ur-jauziak, sumendiak& mitoen eta legenden azalpen logiko gisa ikusten ditugu.
25 x 29,5 cm
|
Argitaratua: 2004
Hamaika modu daude leku bat topatzeko. Menturaz, txiripaz, errepide batek eraman zintuen bertaraino. Lagun batek haren edertasunaz egin zizun berba. Aldizkari bateko argazkian edo egunkariko orrialde txoko batean agertu zen& Baina gure eskarmentuak argi eta garbi esaten digu erarik ederrena, harrigarriena eta kitzikagarriena musika dela: abesti baten bidez heltzea alegia.
|
Argitaratua: 2006
Gure bazterrik maitagarrienak ezagutzerakoan abestiak bidaide izan genituen. Musika eta Lurra proiektuaren lehenengo urratsak oinatz sakona laga zuen bidean. Arrakasta handiko bidaia izan zen. Horregatik, bigarrenari ekin diogu, gogo berdinarekin. Hona hemen beste 17 abesti, garai bateko marka, beste horrenbeste leku ezaugarritara eramango gaituztenak. Bide batez, tokian tokiko ibilbideak proposatzen dizkizuegu. Hona hemen, elkar harturik, lurra eta musika, euskal talde eta abeslari ezagunenetako batzuen eskutik.
|
Argitaratua: 2002
Juan Carlos Muñozen gonbitea da hau, bere argazkien bidez Fuerteventura, La Gomera, Gran Canaria, El Hierro, Lanzarote, La Palma eta Tenerifeko paisaia liluragarriak ezagutu ditzagun.
Tamaina handiko liburu honetan sei atal aurkituko ditugu (ura, argia, harria, airea, sua eta landaredia) eta haren koloretako argazki harrigarrietan Kanariar Uharteetako parajerik ederrenak azalduko zaizkigu. Gainera, argazkietako espezie eta lekuen gaineko jakingarriak dakartza.
Formatua: 250 x 310 mm
Orrialdeak: 175
Hizkuntzak: Gaztelania / Ingelesa/ Frantsesa / Alemana
|
Argitaratua: 1998
360ºko argazki panoramikoak, gailurrik gailur egindakoak. Tontorretik ikusten diren leku guztien gaineko xehetasunak dakartza. 105 x 12 cm tamainan inprimatuta dago eta ibilbideen mapa eta deskribapena erantsi zaizkio. Sorta honetan ondorengo gailurrak aurkezten dizkizuegu: Auñamendi, Bisaurín, Midi d'Ossau, Vignemale, Monte Perdido, Néouville, Midi de Bigorre, Gourgs Blancs, Posets, Cotiella eta Aneto.
|
Argitaratua: 2007
Mendizale ibilbide luze eta oparoa egin du Luis Alejosek, Pirinioetako gailurretako igoerak eginez eta deskribatuz. Bada, oraingoan proposamen berri eta kitzikagarria dakar. Tontorrik altuenez liluratu gintuen lehenengo, hirumilakoekiko grina kutsatu zigun arte; orain ere ildo beretik doa baina beste ikuspegi batetik: gailurrak zapaldu beharrean, ibarrak zeharkatuz, lepoetara helduz eta bideko aterpetxeak lotuz tontor garai haiek mirestea proposatzen digu.
Beraz, oraingo honetan ez doa gorengo erpinaren bila, mendiaren aniztasun joriaren xerka baizik. Irakurtzeko erraza, naturak markatzen dituen mugei baino ez die erreparatzen, gero eta indar handiagoa hartzen ari den jarduerari sakada bat emateko asmoz: xendazaletasunari, alegia. Oraingoan, aterpetxerik aterpetxe doazen ibilbide zirkularrak eginez.
Liburu honetan 2 edo 3 etapako 50 txango deskribatu ditu, Pirinioetako bazter guztietan barrena. Horrez gain, mendilerroko aterpetxe zaindu guztien datuak bildu ditu, ehunen bat fitxatan. Eta osagarri, ehun ostatu edo gîte-ren gaineko informazioa batu du, mendira hurbiltzean mesedegarriak direlakoan, askotan zerbitzua eta prezioa aterpetxeen parekoak izaten dira eta.
|
|