|
|
| EL MUNDO DE LOS PIRINEOS |
|
|
Argitaratua: 2002
Liburu honek Pirinioetako gorengo tontorren ezagutzaren lehenengo testuak bildu eta bibliofilo, naturzale, piriniozale, txangozale eta, oro har, mendizaleen esku jarri ditu.
Gehien-gehienak testu paregabeak dira, ahaztuak edo orain dela gutxi aurkituak. Diren guztiak daude hemen, liburu bakar batean baturik, goi mailako idazlana osatuz.
Aurrerantzean erreferentzia saihestezina izango da Vignemale, Pica d'Estats, Midi d'Ossau, Mont-Valier, Monte Perdido eta antzeko gailurren historian murgiltzerakoan. Protagonistek eurek kontatuta.
|
Argitaratua: 1999
Ia 25 urtez agorturik egon ondoren, berriro argitaratu dugu Pirinioetako literaturaren harribitxi hau. Balentria sorta bat da Pirinioen historia, mendiekiko eta edertasunarekiko grinen bilduma, batzuetan garaipen, beste batzuetan zorigaitz.
La Conquista del Pirineo liburuak historia horren berri ematen digu eta merezi duen garrantzia aitortzen dio, bertan gizon-emakumeek mendiekin bat egiten baitute.
|
Argitaratua: 2000
El Mundo de los Pirineos atal berriko alea dugu. Liburuak Pirinioetako hamaika errezeta eskaintzen ditu, itsaso batetik bestera. Gainera, sukaldaritza bakoitzaren ezaugarri nagusiak azaltzen ditu: euskal sukaldaritza, aragoitarra, frantsesa, katalana, Aran ibarrekoa, Okzitaniakoa&
Liburua Nanou Saint-Lebe idazlearen ikerketa luze eta sakonaren emaitza dugu.
Frantsesez edo gaztelaniaz eskuratu ahal da.
|
Argitaratua: 2002
Pirinioek abentura zirraragarriak oparitu dizkiete bisitari joan zaizkienei. Emakume batzuek egundoko balentriak egin, haien bizipenak eta mendi igoerak idatzi, bidaia-egunkariak ilustratu eta artean egin gabe zeuden mendi zeharkaldiak osatu zituzten. Beste batzuek, ostera, mendilerro zoragarria sendaketa termalen bidez ezagutu zuten.
Erreginak, kondeak, baroiak, margolariak, idazleak, ilustratzaileak. Mendizaleak, bidaiariak, urzaleak& denetara 50 emakume, denak XVIII. eta XIX. mendekoak, denak liburu honetan bildurik, aurrekaririk gabeko idazlana osatuz. Haien bidaia-kontakizunak, biografiak, bizipenak, egunkariak edo litografia bildumak Pirinioetako literaturaren benetako altxorrak dira. Hemen aurkituko dituzu.
|
|