|
|
| GUIAS IKUSMIRA |
|
|
Argitaratua: 2011
|
Argitaratua: 2011
"Pueblos con encanto del Pirineo" liburuak mendilerroko isurialde bietako 70en bat herri bildu ditu. Liburua atontzerakoan, herrialde ezezagunean lehenengoz barneratzen denaren gogoaz eta grinaz jantzi dira egileak, aurreiritziak bazter utzita, liluratuak izateko eta sentsazio berriak jasotzeko prest.
Liburuko herri guztiek daukate erakartzeko arrazoirik. Batzuetan, haien ondare arkitektoniko joria. Beste batzuetan, elizaren balio historiko eta artistikoa. Noizean behin, lekuaren kokapen bitxia eta inguruko paisaien edertasuna. Eta askotan, beste barik, jatorrizko herrigunea bere horretan gorde izana edo txukun zaharberritu izana. Baina beti, beti, lekuan lekuko bizilagunak, milaka urteko ekandu eta ohiturei eutsi dietelako.
"Pueblos con encanto del Pirineo" mendilerroko ondarearen aldeko aldarri apala ere bada. Ederra edonon egon daiteke, lekurik ezkutuenetan edo baztertuenetan. Guztion ardura da haien bila joatea eta merezi duten balioa aitortzea, bere txikian katedralik handienaren pareko ondarea izan daitezkeelako.
Liburu honetan bidaiariaren gogoetak jaso ditugu, bidaiaren gogoa eta aurkikuntza grina lau haizetara zabaltzeko behar bezain sutsu eta bizi deskribatuta. Edertasuna aitzakia, goazen bada Pirinioetan barrena.
|
Argitaratua: 2010
Zure eskuetan, gidaliburu hau bidelagun bikaina bilakatuko da, zure ihesaldi ttipietako aholkulari. Euskal Herri osoko 48 jatetxe aukeratuak, naturaren edertasunen erdian. Tentu handiz eta bereziki zuretzat hautatu ditugu, dela sukaldaritza bikaina egiten dutelako, giro atsegina sortzen dutelako edo leku zirraragarrietan daudelako, bazter galduetarako eta sentsazio ezohikoetarako txangoen abiapuntu.
|
Argitaratua: 2010
|
Argitaratua: 2010
Hona hemen, liburu batean, 50 mugarri, direla herri, katedral, aterpetxe, natur eremuak edo monumentu historiko zein artistikoak. Guzti-guztiak Done Jakue bide nagusi eta ohikoan daude, Frantses Bidea esaten dioten horretan alegia. 50 leku horiek aukeratzeko azterketa zorrotza egin behar izan da, Compostelarako bidean inola ere bazter utzi behar ez diren toki horiek hautatzeko eta zehazteko.
|
Argitaratua: 2008
Bilbotarrak eta hiriburu historiko hori bisitatzen dutenak gogoan, hamabost ibilbide eta 100 kilometrotan Bilbo goitik behera ezagutzeko parada eskaintzen du gidaliburu honek.
Hasi Zazpi Kaleetan, segi Zabalguneetatik eta auzoetara heldu. Hori da bidea hiri honetako handitasunak, lorategiek, plazek, eskulturek, eraikin ezaugarriek, museoek eta giroek oinezkoa harritu eta txunditu dezaten. Gidaliburu bitxi honek kitzikatu egingo zaitu.
|
|