|
|
| GUIAS MONTAÑERAS |
|
|
Argitaratua: 2013
|
Argitaratua: 2013
|
Argitaratua: 2013
|
Argitaratua: 2011
|
Argitaratua: 2010
|
Argitaratua: 2010
|
Argitaratua: 2010
|
Argitaratua: 2010
Gidaliburu honek Pirinioetako gailurretarako 60 ibilbide biribil deskribatzen ditu, igoerari ekin orduko kanpamendu-base gisa erabiltzen diren aterpetxeak lotuz. Proposamen guztiak Midi dOssau eta Pica del Canigó gailurren arteko alderdian daude. Egilearen beraren Refugios del Pirineo (2007) liburuaren bertsio zabalagoa da oraingo hau.
|
Argitaratua: 2009
|
ANDORRA
FIGUERA, MANEL / BROSEL, ALFONS
Argitaratua: 2009
|
Argitaratua: 2008
|
Argitaratua: 2007
Orain arte argitaratu direnen artean, Nafarroako mendien gidalibururik osoena da hau. Ia 500 tontor, mota eta zailtasun guztietako ibilbideekin, gailurrera heltzea, tontor lerrotik ibiltzea eta zeharkaldiak egitea atsegin duten guztientzat. Gainera, hamaika jakingarri praktiko gure txangoak seguruago eta erosoago egiteko eta aholkuak natur ondare paregabe hori zaintzeko. Nafar mendietan aditu bikaina den Juan Mari Feliuren eskutik.
|
Argitaratua: 2007
Gidaliburu honetan 11 atal aurkituko ditugu, beste horrenbeste mendiguneri eskainiak. Bere orrialdeetan Pirinioetako 212 hirumilakoetara igotzeko ibilbideak deskribatzen dira. Atal bakoitzak sail bi dauzka: hurbilketak ibarretatik eta tontorreraino doazen bideak.
Denetara 510 deskribapen biltzen ditu, haietatik 96 aterpetxe edo txaboletarako bideak eta gainerako 414 ibilbideak hirumilakoetara iristeko xehetasunak. Dokumentazio hori tarteko, Pirinioetako gailur ezaugarrienetaraino heldu ahal izango gara, baita hamaika mendigune horietan barrena zeharkaldi birilbil ederrak egin ere.
Datu base oparo batek testuetako informazioa laburbildu du. Eta horrez gain, liburuak aterpetxe, mendi-ostatu, metereologia edo interneteko web guneei buruzko informazioa batu du.
Liburu hau Luis Alejosek mendizaletasunari eskainitako hamaika lanen gailurra da. Hain zuzen, zeregin garrantzitsu hori dela medio 2005ean Euskal Mendizale Federazioak Alejos saritu zuen.
|
Argitaratua: 2007
|
Argitaratua: 2007
Cerdanyako gidaliburu hau gaurkotuena eta osatuena dugu. Ekialdeko Pirinioetako lurralde eder horretan lau mendigunek ordoki zabala inguratzen dute: Cadí eta Moixeróko mendiak, Puigmal, Carlit eta Puigpedrós eta Tossa Plana de Lles aldekoak. Ibilbideak zehatz-mehatz deskribatuta daude eta ilustrazioz hornituta datoz. Denetara 70 tontor azaltzen dira, hala ibilbide klasikoekin nola ezezagunekin. Bide arruntak ageri dira, baina baita IV gradura arteko eskalada-guneak dituztenak ere.
|
Argitaratua: 2007
|
Argitaratua: 2006
Zeharkaldi honek Bergatik Porta edo Puigcerdà aldera eramango gaitu, Bergueda eta Cerdanya bailaretatik aterpetxez aterpetxe igaroz. Zazpi edo zortzi etapatan natur eta paisaia aldetik oparoak diren lurraldeetan barrena ibiliko gara, Cadí-Moixeroko parke naturala kasu. Baina ez da ibilbide hutsa, marko historiko garrantzitsu baten baitan txertatzen baita: kataroen edo albitarren oinatzak. Gidaliburu honetan, etapen deskribapenez eta puntu garrantzitsuenen GPS koordenadez gain, hamaika jakingarri aurkituko dituzue kataroen mugimenduaz, legendez, gomendioez, datu praktikoez&
Gaztelaniaz.

Katalaneraz.
|
Argitaratua: 2005
Liburu honen barruan "Circuitos del Mont-Roig y Pica d'Estats" eta "Travesía de refugios La Porta del Cel" aurkituko dituzu. Mendi gidaliburu honen laguntzaz Pirinioetako aintzira-eremu garrantzitsuenetako bat ezagutuko dugu, Pica dEstats (3.143 m) protagonista nagusia dela. Egilearen eskarmentua handia da, hogei urtez Certascango aterpetxeko zaindaria izan baita. Ibilbide sorta honetan denetarik aurkituko dugu: batzuk errazak eta laburrak, familia osoak egiteko modukoak; beste batzuek, ausartagoek, zeharkaldi luzeak tarteko, gailur eta aintzira ezaugarrienetaraino eramango gaituzte.

Maladeta-Ballibierna-Castanesa-Turbón
Mendi gidaliburu osatu eta zehatz honek Benasque, Luchon, Pont de Suert eta Vielhako tunelaren arteko eremuaren berri ematen du. Aldean 150 ibilbide dakartza, xehetasun tekniko handiz deskribaturik eta ilustrazio zainduez lagundurik.
Liburuan Maladeta, Maladeta, Ballibierna, Castanesa eta Turbón mendiguneetako 70 gailur nagusiak aurkezten dira, ibilbide arruntekin eta hamaika eskalada errazekin, goi-mendietako giro bikainean gozatzeko.
|
Argitaratua: 2004
Edizio berria. Bizkaiko 75 mendirik esanguratsuenetara igotzeko bide desberdinak. Edizio honetan datu guztiak eguneratuta daude eta honetaz gain, laguntza handia eskainiko duten aholku praktiko ugari eta ibilbide guztien mapak agertzen dira.
|
Argitaratua: 2004
Carros de Foc aterpetxeetako zeharkaldiaren mendi gidaliburu hau Aigüestortes i Estany de Sant Maurici Parke Nazionalean murgiltzen da. Liburuak zehatz-mehatz deskribatzen ditu Parke Nazionaleko aterpetxeen arteko zeharkaldi klasiko hori egiteko balizko ibilbide eta era guztiak.
Gainera, zeharkaldiaren gaineko datu historikoak eta jakingarri praktikoak biltzen dituen gida bat ere (nola heldu, turismo bulegoak, aterpetxeak&) erantsi dugu, txangozaleen lagungarri izango delakoan. Liburuarekin batera, Aigüestortes i Estany de Sant Maurici aldeko mapa zabalgarria (1:50.000) eta 3Dko perspektibako marrazkia sartu dugu, Miguel Angulok egindakoak.

Argitaratua: 2003
Gidalibururik osatuena Plan, Benasque, Loudevenvielle eta Luchon arteko Pirinioetako alderdirako. Xehetasun tekniko handiko deskribapenak eta ilustrazio dotoreak. Posets eta Perdiguero aldeko larogei tontor nagusiak aurkituko dituzu, batzuk ia ezezagunak eta beste batzuk izen handikoak, Gourgs Blancs, Maupas, Eristes edo Spijeoles kasu. Guzti-guztietan ibilbide arruntak eta IV mailara arteko eskalada bideak eskainiko zaizkizu.
|
| Orrialdeak: 1 2 |
| |
|