|
|
| MAPAS PIRENAICOS |
|
|
Argitaratua: 2005
Mapas Pirenaicos bilduma mapa, 1:15.000 eskalan.
3Dko perspektiban egindako mapa erabat gaurkotuaz gain, gailur nagusirako igoera bide guztiak, zeharkaldiak eta jakingarri praktikoak bildu ditu.
Maladetako mendiguneko tontor granitikoen lerro garaiko gorengo puntua dugu Aneto, bere ertz zorrotzetako egitura liraina erakusten, laku ederrak eta hil aginean dauden glaziarrak bere magal harritsuetan babesten direla. Ibilbide guztiak goi-mendiko eremuetan sartzen dira, non bat-bateko eguraldi aldaketa gauza da txangoak gogor eta are lazgarri bihurtzeko. Ura nonahi topatuko dugu, ertzetan, tontorretan eta mendiguneko mugan bertan dauden kareharrizko alderdi batzuetan izan ezik. Eragozpen gehiago eragingo dizkigute goi aldeko magalak estaltzen dituzten haitz alderdi zabalak. Elurtegiak desagertu ahala, gero eta gaitzago egingo zaigu harkaitz horien artetik igarotzea.
Oraindik ere ohiko bidean Aneto elurrez jazten da, etengabe. Horregatik, kranpoiak eta pioleta erabili beharko ditugu udak elurra urtu ahala azpian izotz fosila agertzen denean. Berdin gertatuko zaigu Maladetarako igoeran, elurraren eta hormaren artean arrakala sakona zabaltzen baita (rimaya), ohiko bide biak oztopatzen.
|
Argitaratua: 2011
Mapas Pirenaicos bildumako ale berria. Alde batetik, 1:15.000 eskalan, mapa zehatza eta, beste aldean, heltzeko bide eta igoera proposamen guztien deskribapenak, hiru dimentsiotako simulazioan egindako marrazkiez hornituta. Gainera, jakingarri praktikoak eta tontorretik hartutako 360ºko ikuspegi panoramikoa.
|
Argitaratua: 2012
Mesa de los tres reyes (mapas pirenaicos) , Miguel Angulo : Nuevo mapa de la colección “Mapas Pirenaicos”. En una cara un detallado mapa de escala 1:15.000 y en la otra, una descripción de todas las vías de acceso y propuestas de ascensión acompañadas de dibujos alzados en simulación tridimensional. Además se incluye una vista panorámica de 360º desde la cumbre y datos prácticos.
|
Argitaratua: 2007
|
Argitaratua: 2003
Mapas Pirenaicos bilduma berriko lehenengo alea, 1:15.000 eskalan.
3Dko perspektiban egindako mapa erabat gaurkotuaz gain, gailur nagusirako igoera bide guztiak, zeharkaldiak eta jakingarri praktikoak bildu ditu. 360ºko argazki panoramiko batek osatzen du bilduma.
|
|