|
|
| RUTAS Y PASEOS |
|
|
Argitaratua: 2000
AIZKORRI
Aloña, Altzania, Urkilla, Elgea eta Zaraia
Aurkezten dizuegun eremua Gipuzkoa eta Araba artean zabaltzen den mendilerroarena da. Bertan hogei ibilbide egiteko proposamena da. Aizkorriko goiko tontorretara igo, alderdi horretako landaredia eta fauna anitza ikusi, trikuharri eta gainerako megalito ugarien aurrean gelditu, herri xarmagarriak bisitatu eta, azken finean, mendi aldeko paraje zoragarrietan barrena ibili. Hori da plana.
|
Argitaratua: 1999
Liburu honetan Nerbioi Garaia ezagutzeko 23 ibilbide batu ditugu. Burgos eta Bizkaia artean, Arabako ipar-mendebaldean, bailara hauek Nerbioi ibaia daukate ardatz.
Ibarrak, ibaiak eta basoak tartekatzen dira Gorobel-Salbada mendilerroko goi-lautadekin eta Santiago mendiko zein Altubeko pagadi zabalekin. Horietan guztietan barrena ibiliko gara, 126 metroko altuera baxuenetik Eskutxiko 1.180 metro bitartean.
|
Argitaratua: 2010
40 txango, oinez zein bizikletaz egiteko, natur paraje harrigarrietan barrena. Proposamen bakoitzak mapa dakar, ibilbidea zehazturik. Liburuak paseoak, txangoak eta zeharkaldiak deskribatzen ditu, beti ere Europako hondartzarik luzeenetik eta inguruetatik: dunak, aintzirak, basoak, zelaiak, herriak& Gaztelaniaz.
|
Argitaratua: 1998
30 txango Kataluniako txoko ezezagunetara. Horra hor liburu honek eskaintzen diguna, beti harritzeko ahaleginean, leku magikoen, natura zapaldu gabearen eta arkitektura bihurrien bila.
Ibilbideak edonork egiteko modukoak dira. Liburuaren estilo atseginak berehala harrapatuko gaitu. Katalaneraz.
|
Argitaratua: 1998
30 txango Kataluniako txoko ezezagunetara. Horra hor liburu honek eskaintzen diguna, beti harritzeko ahaleginean, leku magikoen, natura zapaldu gabearen eta arkitektura bihurrien bila.
Ibilbideak edonork egiteko modukoak dira. Liburuaren estilo atseginak berehala harrapatuko gaitu. Gaztelaniaz.
|
Argitaratua: 2004
Hogeita hamar ibilbide Catalunyako txoko ezezagun eta bitxietan barrena. Hori da liburu honen edukia, lehenengo liburukian utzitako zorra kitatzera datorrena. Alegia, Kataluniako bailara guztiak bere baitan biltzea. Bigarren liburuki honekin helburua bete egiten da, leku oso desberdinetara bisita eginda. Toki horietan geologiak, arkitekturak, legendek edo gertakizun historikoek garrantzi handia daukate. Aldi berean, bidaiari mota guztiak asetzeko modukoa da: natur balio handietako ibilbide oso fisikoak nahi dituena zein bitxikeria historikoaren bila dabilen paseozalea. Gaztelaniaz.
13 x 21 cm, 144 orrialde.
|
Argitaratua: 1992
Arabako lehenengo natur eremu babestua izan zen. Inguratzen duten itzal handiko mendiek, abaroa bailiran, ibarreko lau herriak babesten dituzte.
Denetara 13 ibilbide dira, gehi Valderejo mendi-bira, Puron ibaiak ureztatzen duen haran zoragarri hori hobeto ezagutzeko.
Mapa ere badakar, 1:35.000 eskalakoa.
|
Argitaratua: 2005
Naturaren deia entzuten dakitenei hamaika aukera eskaintzen dizkiete Europako Mendiek: xendazaletasuna, mendizaletasuna, eskalada, arroilen jaitsiera, parapentea, mendi eskia& Liburu honetan 20 ibilbide erraz aurkituko ditugu, elkarren artean lotzeko modukoak, Europako Mendien bazter ezaugarrienak ezagutzeko.
|
Argitaratua: 1999
POSETS-MALADETA
Chistau, Zinqueta, Benasque, Alto Esera, Barrabés eta Castanesa
Xendazaleak Aragoiko Pirinioetan dauka bere paradisua. Posets-Maladeta natur parkea, oso-osorik Aragoin dagoena, ezaugarri horretan bete-betean sartzen da. 33 ibilbide errazetan, parkean murgildu eta bere lekurik ikusgarrienak bisitatutako ditugu.
|
Argitaratua: 2010
40 txango, oinez zein bizikletaz egiteko, natur paraje harrigarrietan barrena. Proposamen bakoitzak mapa dakar, ibilbidea zehazturik. Liburuak paseoak, txangoak eta zeharkaldiak deskribatzen ditu, beti ere Europako hondartzarik luzeenetik eta inguruetatik: dunak, aintzirak, basoak, zelaiak, herriak& Frantsesez.
|
Argitaratua: 1995
15 ibilbide hauetan, egileak mendi eta ibarretatik eramango gaitu; ibai eta bidexkei segika; gaztelu eta gatzagak bisitatuz, herrialde eder honetako paisaia ezezagun eta zokondo galduetan barrena.
|
Argitaratua: 2001
Bizkaia, mendira eta itsasora begira bizi da, bertako seme-alabak lurrarekin harmonia ederrean lotzen diren bitartean. Ola zaharrak, galtzada eta meatze galduak, urjauziak, ibaiak eta olatuak plaust jausten diren hondartzak; haitzuloak, ibarrak eta zerubidean jaikitzen diren mendiak& Hori da liburu honetan topatuko dugun Bizkaia. Istorioz, ohiturez eta bazter paregabeez osatutako herrialde hori 51 ibilbide hauen bitartez ezagutuko dugu.
|
Argitaratua: 2000
Liburu honetan 50 txango erraz bildu ditugu, Gipuzkoako txokorik interesgarrienak, bitxienak edo ezkutuenak zure esku ipintzeko.
Urek eragiten dituzten burdinolak, itsasargiak, mendietako meatzeak, natur parkeak, ibarrak, mendiguneak&
|
Argitaratua: 1996
Ipar Euskal Herria eremu geografiko ederra da, alderik alde berde orbangabeaz jantzirik. Egileak 20 ibilbide errezetatik eramango gaitu, familia osoak egiteko modukoak, edertasuna ikur daukaten parajeak ezagutzera: Abbadia parkea, Senpereko lakua, Kakueta arroila, Orhimendi, Larrungo behatokia &
|
Argitaratua: 1996
Amaigabeak dira Nafarroako geografiako bazterrak, mendialdetik Erriberara. Horietako 23 aukertatu eta haien bitartez herrialdeko giltzarri historikoak, natur altxorrak eta folklore arloko berezitasunak ezagutuko ditugu.
|
Argitaratua: 1998
Natur Parke hau Kataluniako Itsasertz Aurreko Mendilerroan dago. Haitzaren konfigurazio bitxiaren ondorioz, parke honetako paisaian monolitoak, harkaitzezko muinoak, haitzuloak, leizeak, orratzak eta eremua magiaz mukuru betetzen duten beste hamaika forma naturalak ikusiko ditugu. 25 ibilbide errazetan edertasun harrigarri horren bihotzera iritsiko gara. Gaztelaniaz.
|
Argitaratua: 2000
Natur Parke hau Kataluniako Itsasertz Aurreko Mendilerroan dago. Haitzaren konfigurazio bitxiaren ondorioz, parke honetako paisaian monolitoak, harkaitzezko muinoak, haitzuloak, leizeak, orratzak eta eremua magiaz mukuru betetzen duten beste hamaika forma naturalak ikusiko ditugu. 25 ibilbide errazetan edertasun harrigarri horren bihotzera iritsiko gara. Katalaneraz
|
Argitaratua: 1994
|
Argitaratua: 1999
Liburu hau Espainia eta Portugalgo Erdialdeko Sistemari eskainitako lehenengoa da. 30 txango deskribatzen ditu, eskalada edo ataka gaitzik gabekoak. Aukeraketa egiterakoan, edertasuna eta paregabekotasuna lehenetsi dira.
Haitzarteak, lakuak, oihanak eta tontorrak dira nagusi granitozko edertasunaz jantzitako lurralde hauetan.
|
Argitaratua: 1999
|
Argitaratua: 2003
Chistau ibarra, Aragoiko Pirinioko Sobrarbe aldean, mendilerroko azken bazter basatietako bat da. Bertako fauna, landaredia, paisaia eta ohiturak xehe-xehe deskribatuta aurkituko dituzu gidaliburu honetan. Oinez egiteko 27 txango bildu ditu.
Ibilbide horien artean zailtasun mota guztiak topatuko ditugu. Hasi mendiko herrien inguruko paseo errazekin eta buka tontor ospetsuenetarako igoerekin. Tartean, laku eta aintzirak, oihanak, errekak, elurzuloak eta glaziarrak. Posets, Maladeta, Culfreda, Suelza eta Cotiella dira ibar bitxi eta harrigarri honetan elkartzen diren mendigune nagusiak, behealdetik Cinqueta ibaiko ur hotzak doazela.
|
|