![]() |
|
|||
|
| ||||
|
SUA Edizioak Bilbon jaio zen 1987 urtearen amaieran. Argitara eman zuen lehenengo liburua 'Rutas y Paseos por Iparralde' izan zen, Miguel Angulorena. Gaur egun Angulo Pirinioetako gaietan idazlerik emankorrenetako bat dugu. 2000 urtean SUAk Cuadernos Pirenaicos (Pirinioetako kaierak) izeneko bilduma aurkeztu zuen. Sorta horretako aleetan lan kartografiko bikaina aurkituko dugu, Miguel Angulok berak egindako diseinuari eta hiru dimentsiotako ikuspegi berriztatzaileari esker. Urte guzti hauetan SUA ezinbesteko erreferentzia bilakatu da mendiari eta naturari lotutako aisialdi gaietan: mendizaletasuna, txangoak, topogidak, bidaiak, turismoa Hamaika liburu dira urte hauetan argitara emandakoak, esaten dugunaren lekuko. Mendi liburuez gain, SUAk ekarpen gehiago egin ditu. 1998an EL MUNDO DE LOS PIRINEOS aldizkari espezializatua plazaratu zuen. Erronka itzela zen, duda barik, baina erantzuna ere halakoa izan da eta gaur egun hedabide hori Pirinioen gainean berba egiterakoan ezinbesteko erreferentzia dugu. Lan talde bikain baten eskutik, mendilerroaren isurialde bietako natur eta kultur ondarean barrena murgildu da, baita aisialdiari lotutako aukerarik ederrenak argitaratu ere. SUAren ibilbideko beste mugarri bat 2002an urtean heldu zen, EUSKAL HERRIA aldizkariarekin. Eta 2008an, Berriarekin elkarlanean, NORA, euskarazko lehenengo bidaia aldizkaria sortu zuen. ![]() | ||||